"Doinu zahar kantu berri" gerturatzen ari da

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2019ko uzt. 26a, 15:43
Musika eta bertsoak Amets Arzallusen, Trio Zukan-en, Musi-K Udaleku Musikaleko umeen eta San Pedro abesbatzaren eskutik
Azken hilabeteetan buru-belarri gabiltza proiektu honekin. Aukera asko bai, baina aldi berean zalantza asko ere. Pixkanaka forma ematen joan ginen, egitaraua zehaztu, bidelagunak aurkitu, musika egokitu... Eta orain azken ukituekin gabiltza: argiak, atrezzoa, azken errepasoak...

Guzti honetaz gozatu nahi baduzue Turismo Bulegoan dituzue sarrerak salgai 10€-tan. Emanaldia Aitzuri Pilotalekuan abuztuaren 1ean 22:00etan.