San Pedro Abesbatzak 'Natura' eskainiko du larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2019ko mai. 9a, 09:06

Datorren larunbatean, maiatzak 11 19:00etan, hitzordu berezia duzue musika koralarekin. Oraingoan areto itxi batean egin beharrean, San Pedro Abesbatzako kideek musika Forondako kanpoaldera aterako dute. 


Betidanik Natura idazleen eta musikoen inspirazio iturri izan da. Honen adibide dira Basoilarrak edota Lili eder bat abestiak, biak Aita Donostiak jaso zituen handik eta hemendik gerora abesbatzentzat moldatu zituelarik. Gaur egun ere halakoak egiten dira, honen adibide Xabier Sarasolak moldatutako Goizian argi hastian. Estilo honetako doinuak ere egiten dira, Pier Paul Berzaitzek sortutako Baratze bat honen adibide delarik. Bestalde, zuzenean abesbatzarentzat idatzitako musika ere izango dugu, XV. mendeko Francisco Guerrero-ren edota Josquin des Prez-en musikagatik hasi eta gaur egungo Josu Elberdinen edota Iker Gonzalezen musikara iritsi arte. Beti bezala pianoan Mari Carmen Azpeitia izango dugu eta guztia zuzentzen Amaia Aldalur.

Kontzertua naturaren inguruan joango denez egokia iruditu zitzaigun espazio berri hau frogatzea, eguraldiak ez badu languntzen, ekitaldia Forondo barruan eskainiko dugu. Gertuko musika nagusi eta sorpresatxoak ere izango dira. Gonbidatuta zaudete!