Faureren Requiem-a igandean parrokian

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2017ko urr. 19a, 09:04

Igandean (19:00etan, parrokian) obra eder bat entzuteko aukera izango duzue: Gabriel Faure musikagilearen "Requiem"-a. Beste hainbat Requiem-en iluntasunetik ihesi, hildakoen alde egindako meza hau argiz eta goxotasunez betea dago. 

Historia handiko talde bat izango dugu hau eskaitzeko asmoz, Errenteriako Andra Mari abesbatza, Andoni Sierraren zuzendaritzapean eta Gerardo Rifón organo-jole bezala arituko delarik. Parte hartzera gonbidatu gintuzten eta bertan izango gara beraiekin kantatzen.