Balendiñe Albizuren hitzak eta Iker Gonzalezen musika Japonian

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2017ko abu. 25a, 10:39

Gaur Japoniako Karuizawa hirian ospatzen ari den Karuizawa International Choral Festival jaialdiaren barne Errenteriako Landarbaso Abesbatzak Mendeen ahotsak obra estreinatuko du. Estepan Urkiaga 'Lauaxeta'-ren eta Balendiñe Albizuren hitzak biltzen ditu eta musika gure korukide den Iker Gonzalezek idatzi du. 

Euskal musika izango da emanaldi honen ardatza. Aita Donostia, Javier Busto, Xabier Sarasola, Josu Elberdin eta Junkal Guerreroren obrak eskainiko dituzte. Baita Xabier Leteren "Xalbadorren heriotzean" abesti ezagunaren bertsio bat Iker Gonzalezen moldaketan.