Uliako Gimnastikak antolatutako lasterketan hartu dute parte Saltakakoek

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2019ko ots. 12a, 08:34

Igande honetan Saltakako korrikalariek Donostian izan zuten saioa, Uliako Gimnastikak antolatutako lasterketan, hain zuzen ere.

Arrazoia desberdinak direla medio, oraingoan taldeko bi partaide bakarrik lehiatu ziren.

Alebinek 1.560 metro egin behar izan zituzten eta bertan Kepak Urbietak meritu handiko laugarren postua lortu zuen. Infantilek, berriz, 2.215 metro izan zuten egin beharreko distantzia eta bertan Daniela Larrañagak, lan bikaina eginez, 10. postua lortu zuen.

Aipatu behar haizea izan zutela arerio nagusia. Horren erakusgarri da, hasiera batean saiatu arren, antolakuntzak azkenean irteera eta helmugan izaten diren arkuak ez zituela jarri, haizeak botako zituenaren beldurrez.