Saltakako gaztetxoek emaitza bikainak lortu dituzte Zumarragan

Erabiltzailearen aurpegia

Zumarragako krosean hartu zuten parte Saltakako korrikalari gazteek, hotza eta euria desafiatuz.

Saray Jimenezek, Daniela Larrañagak, Kepa Urbietak eta Peru Calvok korritu zuten igandean Zumarragan, eta emaitza zoragarriak izan zituzten, bi podiumetara igotzea lortu zutelako.

Daniela bigarren izan zen infantil neskatan, Saray bosgarren alebin neskatan, eta Kepa eta Peru hirugarren eta zortzigarren, hurrenez hurren, alebin mutiletan.

2018-2019 denboraldia hasi zenetik seigarren lasterketa izan dute Zumarragakoa. Igande honetan Zubietako krosean arituko dira korrikalari gazteak. Zorte on, eta animoa opa dizkiegu Saltakako taldekideei!