Saltakako korrikalariek maila polita erakutsi zuten, igandean, Donostian

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2018ko ots. 8a, 08:25

Uliako Gimnastikaren 88. nazioarteko krosa jokatu zen igandean Donostian. Eguraldia ez zen aproposena izan korrika egiteko: hotz galanta izan zuten kirolariek eta hezetasunari ere aurre egin behar izan zioten. Baina, behintzat, oraingoan ez zuten lokatzetan saltaka egin behar izan, kros hau Donostiako Zurriola hiribidean jokatzen baita, asfalto gainean. 

Goizean goiz jaiki ziren Saltakako korrikalariak 09:45etarako irteeran prest egoteko.

Alebinak izan ziren korrika egiten lehenak eta  bertan izan ziren Kepa Urbieta eta Daniela Larrañaga. Biek lasterketa oso ona egin zuten, Daniela alebin nesketan bigarren sartu zen helmugan, eta Kepa, nahiz eta alebin mailako lehen urtekoa izan, 9. sartzea lortu zuen.

Ondoren, infantil neska-mutilak atera ziren eta Naia Cartierrek nesken 3. postua lortu zuen.

Beraz, hoztuta eta blai baina oso pozik bukatu zuten goiza.