Saltakako korrikalariak Elgoibarko krosean izan dira

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2018ko urt. 16a, 08:40

Herenegun jokatu zen Elgoibarko LXXV Juan Muguerza nazioarteko krosa. Aurreko egunetan izandako euri jasak direla medio, ibilbidea erabat lokaztuta zegoen eta egunak aurrera egin ahala egoerak okerrera egin zuen. Korrikalariek nahikoa lan izan zuten proba amaitzeko.

Dena dela eta, nahiz eta eguraldi oso txarra zegoen iragarrita, goiza oso atsegina izan zen eta Mintxetan giro oso ona izan zen. Korrikalari asko inguratu zen, maila handikoak. Ikusleak ere gustura, harmaila beteta eta gogotsu animatzen. 

Saltaka taldeko hiru partaide hurreratu ziren igandean Elgoibarrera: Kepa Urbieta eta Saray Jimenez alebinak, eta Naia Cartier infantila. Hirurak ere gustura aritu ziren, nahiz eta gogorra izan zela onartu.