Saltakakoek ondo baino hobeto korritu dute Orion jokatutako Kamel Ziani krosa

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2017ko abe. 12a, 14:21

Orion ospatu dituzten San Nikolas jaien baitan, pasa den asteburuan, lehen aldiz, Kamel Ziani krosa korritu da. Benjamin eta infantil maila arteko haurrak izan dira kirol jardunaldi honetako protagonistak. 

Saltakako korrikalariak parte hartzera gonbidatu zituzten eta hauek ondo baino hobeto erantzun zuten.

Denis, Kepa, Saray, Daniela eta Naiak hartu zuten parte eta hauetatik bik, Danielak eta Naiak, podiumera igotzea lortu zuten. Daniela bigarren gelditu zen alebin nesketan eta Naia infantil nesketako txapelduna izan zen.

Zorionak!