Lan ona egin dute Saltakako korrikalariek asteburuan Irunen

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2017ko aza. 21a, 09:32

Denboraldiko bigarren korrika saioa izan dute Saltaka taldeko gaztetxoek asteburu honetan. Irunen jokatutako Irungo Hiria XLIX. Krosean hartu zuten parte Zumaiako korrikalariek. Eguraldia lagun eta beste ehunka haur eta gazteren artean, beraien indarrak neurtu zituzten Saltakakoek. 

Bost izan ziren Saltakatik Irunera joandako korrikalariak: Saray Jimenez, Daniela Larrañaga, Denis Agirrezabalaga, Kepa Urbieta eta Naia Cartier. Lan ederra egin zuten atleta gazteek. Hona hemen lortu zituzten emaitzak:

Alebin neskak

Daniela Larrañaga 3.
Saray Jimenez 16.

Alebin mutilak

Kepa Urbieta 24.
Denis Agirrezabalaga 118.

Infantil neskak
Naia Cartier 3.