Saltakako korrikalariak Zestoako krosean

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2016ko mar. 24a, 10:22

Saltakako korrikalariak pasa den igandean Zestoan izan ziren denboraldiko azkenengo krosa korritzen. Goizeko aurrenengo ordutik giro aparte zegoen Zestoako kaleetan eta eguraldi ezin hobea zegoen korrikarako. 

Goizeko 10:00etan benjamin neskek eman zioten hasiera haurren lasterketei eta handik aurrera maila desberdinak lehiatzeko aukera izan zuten eta infantil mutilen lasterketarekin bukatu zen.

Zumaiak ordezkaritza polita izan zuen hainbat lasterketetan eta oso emaitza onak lortu zituzten. Alebinen mailan, Naia Cartier  eta Mikel Unanue 2. postuan sailkatu ziren eta Laia Zendoia 9.enean.  Infantiletan, Sara Manzisidorrek eta Pedro Henrike 1. postuan helmugaratu ziren.

Zoriontzekoa beraz neska mutil hauek lortutako emaitzak.