Igandean Zumarragan Goierriko XIX. krosa izan zen

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2016ko mar. 10a, 11:16

Eguraldi benetan txarra izan bazen ere, (euria, elurra eta izugarrizko hotza egin zuen), korrikalariak ez ziren etxean geratu eta kirol probak antolatu bezala egin ziren.

Alebin mailako neskek hasi zuten ekitaldia. Maila horretan Saltaka taldeko Naia Cartier eta Laia Zendoia izan genituen. Ondoren alebin mutilek, infatilek, benjaminek eta aurrebenjaminek jarraitu zuten. Nabarmentzekoa da, infantil mailako parte-hartzaile kopurua  beste batzuetan baino txikiagoa izan zela, goiz berean Berrizen (Bizkaia) Euskadiko Txapelketa jokatu zelako.

Lerro hauekin  gerturatutako korrikalari guztiak txalotu nahi ditugu erakutsi zuten gogo eta jarrerarengatik.  Eguraldi txarrari aurre eginez  zuten onena eman zuten , eta Saltakaren kasuan, baita garaipena lortu ere.  Zorionak!