Igandean Saltakakoak Donostiako Nazioarteko LXI. Kros ospetsuan izan ziren

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2016ko ots. 4a, 08:46

Goizeko 10:00etan Infantil neskek eman zioten hasiera eta handik aurrera maila desberdinak lehiatzeko aukera izan zuten eta emakumezko eta gizonezkoen absolutoko lasterketarekin bukatu zen.

Nahiz eta tanta bat edo beste erori, eguraldia lagun izan genuen.

Gure korrikalariek hasierako urduritasuna alde batera utzi eta lasterketa politak eskaini zizkiguten, bai infantil nesketan eta baita alebin neska-mutiletan ere. Gizonezkoen lasterketan maila handiko korrikalariak ikusteko aukera izan genuen, haien artean bi zumaiar. Biek lasterketa bikain egin zuten.

Emaitzak

Zorionak guztiei!!