Igandean jokatu zen Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen XVIV. Bolunburu Oroigarri Krosa

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2016ko urt. 20a, 21:16

Euri konturik gabe, hotzak ez zituen etxean utzi ez parte-hartzaile ez ikusleak eta giro polita sortu zen Arrateko zelaian.

Saltakako neska-mutilek  infantil  eta alebin  kategorietan parte hartu zuten. Beraienak izan ziren goizeko azken lasterketak eta ordurako lurra oso zapalduta zegoen, lokatz askorekin eta oso irristakor, baina zorionez ez zen erorikorik egon eta denek bukatu zuten ongi.

Aipatzekoa 2 zumaiarrek lortutako emaitza ona; Alebin nesketan Saltaka taldeko Naia Cartierrek, 2. postua lortu zuen eta infantil nesketan Antoniano K.E taldeko Sara Mancisidor garaile izan zen. 

Emaitzak

Zorionak denoi!