InmoZumaiak zerua ukitu nahi du

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2023ko api. 18a, 23:24

Kadete mutilen lauko finala Zumaian jokatuko da.

San Telmotako bigarren asteburuko egitarauari, kirol zita garrantzitsu bat gehitu zaio: Euskadiko lauko finala.

Ostiraletik hasita, kadete mutil mailako lau talde onenak lehiatuko dira Lubakin, Euskadiko txapeldun zein izango den erabakitzeko. InmoZumaia Pulpo taldeaz gain, Gran Camping Zarautz, Zaisa Bidasoa Irun eta Inmobiliaria Ezker aldea Barakaldo izango dira bertan.

Hauek dira jokatuko diren partidak

Ostirala, hilak 21

17:30ean, Inmobiliaria Ezker Aldea BM Barakaldo - Gran Camping Zarautz ZKE

19:15ean, Zaisa Bidasoa Irun - Inmo Zumaia Pulpo EK

Larunbata, hilak 22

17:30ean, Gran Camping Zarautz ZKE - Zaisa Bidasoa Irun

19:15ean, Inmobiliaria Ezker Aldea BM Barakaldo - Inmo Zumaia Pulpo EK

Igandea, hilak 23

10:00etan, Zaisa Bidasoa Irun - Inmobiliaria Ezker Aldea BM Barakaldo

11:30ean, Inmo Zumaia Pulpo EK - Gran Camping Zarautz ZKE  

Ondoren, sari banaketa izango da. Lehen hiruentzat ere sari estra bat izango da: Espainiako txapelketan parte hartzeko plaza bat eskuratuko dute.

Partida guztiak streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira Pulpoko kanalean, eta bertaratzen direnentzat ere taberna izango da hiru egunetan zehar.

Aupa Pulpo!