Talaia eta Aita Mari taldeetako Pulpoko infantil neskek Corralesko txapelketa irabazi dute

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2023ko api. 10a, 11:29

Taosa Pulpoko mutilak, berriz, azpitxapeldunak izan dira lehiaketa berean.

Txapelketa ederra egin dute Pulpoko taldeek Kantabrian, Los Corrales de Buelnako txapelketan. Talaia Jatetxea Pulpo eta Aita Mari jatetxea Pulpoko neskek txapelketa irabazi dute finalean Oviedoko Lobas taldea garaitu ostean. Atsedenaldira gol bakarreko errentaz iritsi baziren ere, bukaerarako tartea ireki zuten gure neskek, eta garaipen eroso bat lortu zuten. Zaletu ugari izan zituzten inguruan haiek babesten eta, noski, baita ospatzen ere. Zorionak neskak!

Taosa Pulpoko infantil mutilak, berriz, finalera iritsi ziren txapelketa bikaina egin ondoren. Finalerdietan Balopal Palenciako taldea garaitu ostean, finalean Calasancio taldearen aurka galdu zuten. Finala galtzeak zapore mingotsa utzi zien arren, egindako lanarekin gustura agertu ziren.

Taosa Pulpoko infantil mutilak, pozik txapelketa amaieran.

Amama Taberna, Otezuri kafetegia eta Endañeta Pulpoko alebin neskak, bestalde, finalerdietarako sailkatu ziren, horiek ere bere ligako hiru partidak irabazi ostean. Finalerdietan Iruñako Loyola taldearen aurka galdu zuten arren, hauek ere pozik agertu zirne txapelketan emandako maila altuarekin.

Galdona Burdindegia Pulpoko alebin mutilak, azkenik, ostera txapeldun suertatuko zenaren aurka galdu zuten arren, azken bi partidak aise irabazita joan ziren Corralesetik. Horiek ere maila ona eman zuten, eta sentsazio onekin bukatu dute txapelketa.

Harrobia fuerte datorrela erakutsi dute gure neska-mutilek eta, beraz, etorkizun polita dutela ere erakutsi dute.

Aupa Pulpo!