Hamaika Pulpoko jokalari Euskadiko deialdietan asteazkeneko partidetarako

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2022ko urr. 11a, 08:30

Euskadi eta Nafarroa arteko mutilen partidak Lubakin jokatuko dira, bihar goizean.

Hamaika dira Euskadiko deialdietan sartu diren Pulpoko jokalariak:

 - Infantil mutilak: Uritz Odriozola, Andres Muñoz, Aritz Korta eta Manex Narbaiza.
 - Infantil neskak: Axun Gomez.
 - Kadete mutilak: Ian Manterola, Danel Udabe eta Ander Moriana.
 - Jubenil mutilak: Jon Ander Iribar eta Joanes Arrizabalaga.
 - Jubenil neskak: Andrea Saez.

Mutilen partidak Lubakin jokatuko dira eta sarrera irekia izango da ikustera joan nahi duen ororentzat. Neskek, berriz, Lizarran jokatuko dituzte beraien neurketak.

Zorte on guztiei eta aupa Pulpo!