Mutilen Euskadiko Selekzioak Zumaian jokatuko du Nafarroaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2022ko urr. 6a, 11:30

Urriaren 12an jokatuko dira hiru neurketak, goizez. 

Eskubaloiko Euskadiko selekzioa Nafarroaren kontra arituko da Zumaian urriak 12an. Goizez izango dira partidak infantil, kadete eta jubenil mailetan:
9:45ean infantil mailako partida izango da, 11:00etan kadete mailakoa, eta 12:30ean jubenilena.

Partida guztietan zabalik izango dira ateak norgehiagokak bertatik bertara ikusi nahi dituen ikusle ororentzat.

Neskek, Nafarroan jokatuko dituzte neurketak, Lizarran.