Bidasoak lagunarteko partida jokatuko du Zumaian Asobal ligako Torrelavegaren aurka, abuztuaren 27an

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2022ko abu. 8a, 08:35

Aurretik, lehen nazional mailako Hondarribia eta Torrelavega B-ren arteko partida izango da (18:00etan).

Goi mailako eskubaloiaz gozatzeko aukera izango da abuztuaren 27an, herrian bertan: Bidasoa Irunek eta Bathco BM Torrelavegak lagunarteko partida jokatuko dute (20:00, Lubaki kiroldegian).

Bi taldeak dira Asobal ligakoak, eta partida hemen jokatuko da Bidasoak eta Pulpo Eskubaloi Taldeak honela adostu dutelako, Asier Iribar Carceller herriko jokalaria aurreko udan irundarrek fitxatu izanaren tratuaren barruan. Asierrek herritarren aurrean jokatuko du Bidasoarekin. Partida hau urtarrilean jokatzekoa zen, baina COVIDa zela eta bertan behera utzi behar izan zen.

Aurretik, 18:00etan, Lehen Nazional mailako Hondarribia Il Capo eta Torrelavega B-k, neurtuko dituzte indarrak. Partida hau irekia izango da eta beraz dohain jarraitzeko aukera izango da. Bidasoa eta Torrelavegak jokatuko dutenak berriz, 6€ko kostea izango du eta 3€koa bazkide, eta klubeko entrenatzaile, delegatu zein jokalarientzat. Partida ikusteko lehentasuna Pulpoko bazkideek edukiko dute, eta ondoren, klubeko jokalariek eta entrenatzaileek, denek ere erdi prezioan. Horiek guztiek sarrera eskatu egin beharko dute, eta epea urtarrilaren 21 an bukatuko zaie (igandea).

Gainontzekoentzat abuztuaren 22an zabalduko da sarrera erosteko aukera, Pulporen webgunean: www.pulpo.eus.