Senior nesken taldea osatzeko deialdia, asteartean, 19:00etan Lubakin

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2022ko abu. 1a, 10:55

Mutilen taldeak osatzekoa ondoren izango da, 20:00etan, Lubakin baita ere.

Pulpo Eskubaloiak deituta, asteartean, abuztuak 2, senior neska eta mutilen taldeak osatzeko bilerak egingo dira, 19:00etan eta 20:00etan Lubakin bertan.

Neskei dagokienez, taldea berreskuratzeko ilusioz dabil kluba, eta beraz, eskubaloian aritzeko gogoa duten senior neska oro deituta daude deialdira, planteamenduaz aritzeko.

Mutilen kasuan, berriz, talde bat edo bi aterako diren ikusi nahi du klubak. Iazko esperientzia bikainaren ondoren, itxaropentsu ageri dira klubetik bi taldeak mantentzeko ideiaz.

Berri hau irakurtzen ari bazara eta kuriositatea edo gogoa piztu bazaizu, bilerara azaldu. Eta interesa izan lezakeen norbait ezagutzen baduzu, pasa iezaiozu berria.

Aupa Pulpo!