Zabaldu dira 2022-23 denboraldirako Pulpoko izen emate berriak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2022ko eka. 9a, 17:03
Izen ematea on-line edo Lubakin bertan egin ahal izango da
Gaur bertan zabaldu da Pulpon izena emate berriak egiteko epea 2022-23 denboraldirako. Izena emate berri horiek gauzatzeko bi modu daude:
   a) On-line inskripzioa egitea  www.pulpo.eus/apuntatu  estekan;
   b) Zumaiako Lubaki kiroldegiko harreran aurkituko dituzuen inskripzio orriak, bertan apuntatu eta bertan ere entregatzeko (edo Pulpok bertan duen postontzian).
    2012ko alebinen ordutegiak (LMH 5) astearteetan neskak eta ostegunetan mutilak izango dira 5:00etatik 6:00ak arte. 2011koak, LMH6 alebinak berriz, bi egunez entrenatzen dira, astearte eta ostegunetan 5etik 6ra 2012koak eta 6etatik 7etara 2011koak, kiroldegian ere.
    Bestalde, Pulpo Eskubaloia akordio batetara iritsi da Rural Kutxarekin, eta azken hauek dagoeneko bezero diren edota kontu korronte bat irekitzen duten jokalari guztiei 22-23 denboraldiko kuota ordaintzeko 40 euroko dirulaguntza emango die. Abonu hau jokalariak entitatean duen kontu korrontean egingo da.
    Zalantzarik izatekota pulpo@pulpo.eus helbidera jo daiteke.
    AUPA PULPO!