Eskubaloian neskek dituzten bizipenak partekatzeko saioa antolatu du Pulpok

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2022ko mai. 31a, 14:20

Emakumeon* Etxean izango da saioa, astezkenean, hilak 1, 20:00etan, Ainhoa Azurmendiren gidaritzapean.

Eskubaloian nesken esperientziak partekatzeko saioa, horrela deitu diote bihar, ekainak 1, Emakumeon* Etxean burutuko den saioari. Pulpo Eskubaloiak antolatuta, adin guztietan nesken partaidetza sustatu eta mantentzentzeko asmoz, eskubaloian neskek dituzten bizipenak partekatzeko saioa egingo dute.
Hurbileko esperientzietatik abiatuta bi gairi heldu nahi zaie:

  • Eskubaloia eta ikasketak edo lana uztartzea.
  • Eskubaloia kirolaz haratago: norbere bizitzan egiten dituen ekarpenak.

Helburua Pulpo eskubaloi taldeko neska kadete eta jubenilek hurbileko esperientziak ezagutzea eta hoien inguruan hausnartzea eta partekatzea da.

Saio hau Pulpok iaz abiatu zuen emakumeen kirolaren inguruko lanketaren barruan kokatzen da.