Seniorrak bigarren plazaren bila igoera fasea Zumaian jokatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2022ko mai. 16a, 17:08

Larunbatean Artalekun 18.30ean izango da partida, eta Zumaiatik autobusak jarriko ditu klubak.

Labarra Taberna Pulpo seniorren igoera faseko laugarren partida, larunbat honetan, hilak 21, arratsaldeko 18:30ean izango da, Txingudiren aurka, Artalekun, Irunen. Klubak, partidaren garrantzia dela eta, jokalari, familiarteko eta nahi duten zale guztientzat doako autobus zerbitzua jarriko du Zumaiatik abiatuta, arratsaldeko 16:45ean, GKN pareko parkinetik.

Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da eta, horretarako klubari adierazi beharko zaio emailez (pulpo@pulpo.eus); osteguna 19 izango da izenak emateko azken eguna.

Animatu eta zatozte Labarra Taberna Pulpori bultzada ematea! Denon artean lortuko dugu fasea Zumaira ekartzea igoerarako!

Aupa Pulpo!