Labarra Pulporen urteko partidarik garrantzitsuena

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2022ko mai. 13a, 17:34

Larunbatean 5etan Tolosaren aurka du hitzordua.

Larunbatean izango da, arratsaldeko 5etan, zita. Aurkaria Tolosa Eskubaloia eta saria igoera izan daiteke. Bi taldeek irabazi dituzte bi partidak eta orain heuren artean lehiatuko dira.

Partidaren garrantzia ikusirik klubak zaletuen babesa eskatu du. Horretarako 16:30ean irekiko dira ateak eta taberna ere jarriko da. Denak balio lezake igotzeko bidean beste pauso bat emateko.

Partida streaming bidez ere emango da Pulpoko kanalean.

Aupa Pulpo!