Creados Pulpo jubenil taldeak Euskal Ligan aritzeko fasea jokatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2022ko urt. 21a, 09:07

Ostirala, larunbata eta igandean arituko da Deca Elgoibar, Trapagaran eta Beltzagorri Santutxu taldeen aurka.

Creados Pulpo jubenil mutilen taldeak Euskal Ligako bigarren fasean aritzeko fasea jokatuko du asteburu honetan Elgoibarren. Aurkariak Santutxuko Beltzagorri, Trapagaran eskubaloia (hau ere bizkaitarra) eta Elgoibar taldeak izango ditu. Lehen postuak bakarrik ematen dio Euskal Ligako zortzi onenen artean sartzeko aukera, beraz ezin dute hutsik egin gure mutilek.

Ostiralean Deca Egoibarren aurka debutatuko dute, 19:30ean. Larunbatean berriz, goizeko 10:00etan Trapagaraneko eskubaloi taldearen aurka leihatuko dira. Azkenik, igandean, Santutxuko Beltzagorri taldearen aurka izango dute partida. Neurketa guztiak, Elgoibarko IMH kiroldegian izango dira, eta zaletuek bere taldeen partidak ikusteko aukera izango dituzte. Hori bai, COVID ziurtagiria beharko da.

Senti dezatela gure jubenilak denon babesa.

AUPA PULPO!