Bidasoak lagunarteko partida jokatuko du Zumaian, urtarrilaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2022ko urt. 7a, 09:07

Asobal ligako Torrelavega izango du aurkari (20:30, Lubakin).

Goi mailako eskubaloiaz gozatzeko aukera izango da urtarrilaren 28an, herrian bertan: Bidasoak eta Torrelavegak lagunarteko partida jokatuko dute (20:30, Lubaki kiroldegian). Bi taldeak dira Asobal ligakoak, eta partida hemen jokatuko da Bidasoak eta Pulpo Eskubaloi Taldeak honela adostu dutelako, Asier Iribar Carceller herriko jokalaria udan irundarrek fitxatu izanaren tratuaren barruan. Baliteke Asierrek herritarren aurrean jokatzeko aukera izatea; baita Kauldi Odriozolak ere, Espainiako selekzioak ez badu eramaten Europako Txapelketara. 

Aforoen murrizketa dela eta, partida ikusteko lehentasuna Pulpoko bazkideek edukiko dute, eta ondoren, klubeko jokalariek eta entrenatzaileek, denek ere erdi prezioan. Pulpoko alebinek eta infantilek doan izango dute sarrera klubaren eskutik. Horiek guztiek sarrera eskatu egin beharko dute, eta epea urtarrilaren 16an bukatuko zaie (igandea). Gainontzekoentzat urtarrilaren 17an zabalduko da sarrera erosteko aukera, Pulporen webgunean: www.pulpo.eus.