Ostiralean ospatuko da Pulpoko urteroko Ohiko Batzarra

Erabiltzailearen aurpegia
Zumaienako aretoan burutuko da 19:15etan bigarren deialdian
Pulpoko urteroko Ohiko Batzarra, ostirala honetan abenduak 17 burutuko da, Zumaienako bideo gelan (sarrera nagusitik sartu eta lehen solairuan). Deialdia arratsaldeko 19:00etan da lehen deialdian eta 19:15etan bigarrenean.
Batzarrean deialdian hauek dira jasotako puntuak:

  1- Aurreko aktaren onarpena badagokio

   2- 2019/20 denboraldiaren kirol memoria

  3- 2019/20 denboraldiaren  likidazio ekonomikoaren onarpena, badagokio (atxikita)

   4- Zuzendaritza berriaren baiezpena: zerrenda bakarra aurkeztu da (behean azalduta)

   5- 2020/21 kirol helburuen aurkezpena  

   6 -2020/21 denboraldiaren aurrekontuaren aurkezpena eta onarpena, badagokio (atxikita)

   7- Galdera-erreguak

Bazkideren bat ezingo balu bertaratu, gogoratu botoa beste bazkide baten esku utz dezakela, bere bozka zenbatu ahal izateko. Horretarako bozka delegatzeko pulpo@pulpo.eus helbidera mezu bat bidali behar da bazkide beraren datuak azaltzen eta bozka zeini delegatzen dion adieraziz.

Neurriak oraingoz orain arteak izango dira: distantzia, muxukoa eta eskuen garbiketa.
Aupa Pulpo!