Pulpo martxan jartzen da Open Cup kopa ofizialarekin

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko ira. 17a, 13:35
Martxan jarri da Pulpo eskubaloia berriz. Aurreko asteetan lagunarteko partidekin hasi bazen ere, aste honetan lehen partida ofizialak datoz kadete eta jubenil mailako 5 taldeentzat: Creados Pulpo, Edu Optika Pulpo, Zarazpe Usurbil, Tximista taberna Pulpo eta Kalari Taberna Pulpo. Talde hauek asteburu honetan zehar triangularra jokatu beharko dute, eta lehenengoak geratuko balira, aurrera jarraituko lukete kopan. Ligak, Euskal Liga mailan, urriaren haseran jarriko dira martxan.
Kadete neskei dagokienez, bai Inmo Azkue taldea eta bai Garaje Axiri taldeak, azkeneko lagunarteko jokatzeko aukera izango dute, ze datorren astean liga hasiko dute biek.
Senior mailan, bai Labarra Taberna taldea eta bai Neumaticos Bayona taldeak, erritmoa hartzen jarraitzen dute, urriak 3ko asteburuko debutari begira, eta egoera igualean ditugu infantil mailako 7 taldeak.
Alebinak, oraingoz, entrenatzen jarraitzen dute, urte ta erdi honen ostean pozik eta ilusioz beteta.
Jokatzen dutenei, zorterik onena eta zalegoei gozatzeko aukera izango dutela gogoratu nahi zaie. Lubakira joan daiteke, beti ere musukoa jarrita, jan eta edan gabe harmailetan, eta aforoak eta distantziak errespetatuz.
Martxan gara berriz... AUPA PULPO!
20 partida izango dira asteburu hontan, horietatik 8 Zumaian