Pulpo Eskubaloiko izen ematea irailaren 18ra arte luzatzen da

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko ira. 2a, 12:35

2008, 2009, 2010 eta 2011. urteetan jaiotako neska-mutilak apuntatu ahal izango dira.

Aste honetan Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek jakinarazi dute eskola kirola normaltasun baten barruan martxan jarriko dela. Hori dela eta, Pulpo Eskubaloiak izen emate epea irailaren 18ra arte luzatuko du, 2011 edo lehenago jaio diren umeentzat.

Bi modu daude izen-ematea gauzatu ahal izateko:

  • Web orriaren bidez: https://www.pulpo.eus/apuntatu gunean sartu eta datuak bete.
  • Kiroldegian apuntatzeko orria eskatu, bete eta Pulporen buzoian bota (kiroldegian sarreran dago).

Martxan gaude jada. Aupa Pulpo!