Joanes Arrizabalaga Euskal Selekzioaren deialdian

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko eka. 21a, 12:27

Kadete mutilen deialdiarako deitu dute, Zarazpe Pulpoko jokalaria

Joanes Arrizabalaga, Zarazpe Pulpo taldeko kadetea, Euskal Selekzioaren deialdian sartu da. Ez da lehenengo aldia, Joanes selekzioetan deitzen dutena, eta, beraz, ezusteko handia izan ez bada ere, bere denboraldi onaren saria eta fruitua jaso duela esan dezakegu. Joanes laterala da Zarazpe Pulpo taldean, nahiz eta tarteka Creados Pulpo taldean ere jokatu izan dituen partidak, halanola, Euskadiko final fourrerako faseko partidak.

Pulpo osatzen dugunontzat, albiste izugarri ona. Zorionak Joanes eta aupa Pulpo!