Datorren ikasturteko izen-ematea, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko eka. 10a, 09:59

Web orriaren bidez edo kiroldegian izen-emate fitxa eskatuz eta bete ondoren postontzian utzita eman daiteke izena.

Pulpo Eskubaloiak jada ireki du 2021-2022 denboraldiko izen-ematea. Nahiz eta hasiera batean LH4 (2011ekoak) eta LH5 (2010ekoak) mailak bukatzen ari direnei zuzendu diegun kanpaina, infantilen mailatik gorakoek ere izena eman dezakete, hau da, 2009koak edo zaharragoak direnak. Izena emateko aukerak bi dira:

  • www.pulpo.eus orrian, "apuntatu" atalean dagoen estekaren bidez, zuzenean egin daiteke.
  • Kiroldegian izen-emate fitxa eskatu eta bertan dagoen Pulporen postontzian utzita.

Edozein zalantza argitzeko, galdera egiteko edo informazio gehiago izateko, pulpo@pulpo.eus e-mailaren bidez jo dezakezue guregana.

Aupa Pulpo!