Irribarrerik gabeko asteburua

Erabiltzailearen aurpegia

Creadoseko kadete mutilek ezin izan dute Espainiako sektoreako txartela lortu

Emaitzak ez dute batere lagundu asteburu honetan. Alde batetik, Creados taldeko Kadete mutilak laugarren geratu dira bere fasean, eta beraz ez dute txartelik lortu Espainiako txapelketara joateko. Ostiralean Bidasoaren aurka galdu ostean, larunbatean partida erabakigarria izan zuten usurbildarren kontra, baina nerbioak eta tensioak zirela eta, ezin izan zuten partida aurrera atera. Denboraldia oso ona izan da taldearentzat, baina ezin izan dute borobildu eta horrek zapore mikatza utzi die gazteei.

Senior neskek berriz, bikain hasi zuten Eibarren kontrako partida, baina ezin izan zuten eutsi haserako esfortzua partida osoan zehar. Plantilla motzagoak eta lesioek kalte egin zieten Juanjo Larrañaga Harategiko neskei. Datorren larunbatean azken partida izango dute Urnietan, eta laugatik irabaztekotan, bigarren geratuko lirateke. Azken partida horretan dena ematera aterako dira gure neskak.

Bestalde beste lau partida izan ziren asteburuan: Edu Optikako Jubenilen nesken taldeak Bidasoaren kontra galdu zuen etxean partida ondo hasi zuten arren. Partida honekin denboraldia bukatu dute eta balantzea poitiboa da. Giro bikaina izan dute taldean eta helburuak bete dituzte. Zorionak neskak!

Neumaticos Bayonako jubenil mutilen taldeak ere, Irunen jokatu zuen Bidasoaren kontra ere, eta azken minutuan galdu zuten partida oso lehiatuta joan zen arren. Datorren astean izango dute denboraldiko azken partida Zumaian eta sentsazio onekin bukatu nahi dute.

Trapaia tabernako kadete neskak, egun txarra izan zuten, eta asmatu ezinik ibili ziren Ereintzaren kontra etxean. Ez zuten bere maila ematea lortu eta ez zuten pozik bukatu. Ea datorren astean emaitzari eta zortea iraultzea lortzen duten gure neskek.

Kadete territorial mailan, Zarazpeko mutilak etxean galdu zuten Bidasoaren kontra. Aldez aurretik partida zaila zela bazekiten baina borrokatu egin zuten eta itxura ona ematea lortu zuten. Kalariko kadete nesken taldeak berriz Usurbileko taldearen kontra izan zuten bai larunbatean eta bai igandean. Larunbatean, etxean, berdinketa lortu zuten baina igandean ezin izan zuten irabazi.

Asteburuan zorteak bizkarra eman digun arren, aupa Pulpo!