Juanjo Larrañaga Pulpoko emakumezkoen senior taldeak igoera fasea jokatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko mai. 10a, 11:40

Datozen hiru asteburutan jokatuko dute igoera fasea. Denboraldian zehar egindako lanaren fruitua jaso dute senior mailako emakumezkoen taldeak.

Juanjo Larrañaga Harategia Pulpoko senior emakumezkoen taldea bere ligako igoera faserako sailkatu da. Erronka handia bezain ilusionantea daukate aurretik. Emaitza honek meritu gehiago dauka jakinda bigarren urtea dutela martxan, eta talde erdiak kanpoan ikasten duenez, astean behin baino ez direla batzen entrenatzeko. Guztira, lau klub dira igoeraren sariaren bila lehiatuko direnak. Taldeak hiru "final" jokatuko ditu, Urnieta, Ereintza eta Eibarren aurka. Partida gogorrak izango dira, eta zaila izango dela jakin arren, klubaren eta zumaiarren animo guztia izango dute beraiekin. Hiru partidak streaming bidez jarraitu ahal izango dira.
Animo neskak, zuekin gaude!