Gipuzkoako kopei ekingo diete jubenilek

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko mai. 6a, 23:19

Sei partida izango dira asteburu honetan, horietatik hiru etxean.

Seniorren partiden faltan (datorren astean bueltatuko dira haien faseak), beste sei partida izango ditugu asteburu honetan. Alde batetik, Edu Optikako jubenil neskek eta Neumaticos Bayonako jubenil mutilek Gipuzkoako kopei ekingo diete. Neskak igandean etxean hasiko dira Bera Bera taldearen aurka. Mutilek, berriz, Tolosara bisita izango dute larunbat arratsaldean. Gipuzkoako kopa aukera ederra da gure gazteentzat denboraldiari amaiera on bat emateko, eta gogoz ari dira entrenatzen goialdean izateko.

Larunbatean bertan, kadeteen partidak ere izango ditugu. Goizean, 10:00etan Kalari Tabernakoek jokatuko dute usurbildarren aurka. Beraien atzetik, Trapaia Tabernako neskek Bidasoaren aurka jokatuko dute. Joanaldiko partidan galdu bazuten ere, konbentzituta daude oraingoan irabazi dezaketela.

Arratsalde partean, aldiz, Creadoseko kadete mutilen taldeak Euskadiko faseko azken partida izango du Zarautzen. Bi taldeak sailkatuta daudenez, sailkapenari begira traszendentziarik gabeko partida izango da, baina biak aterako dira zein baino zein partida irabazteko asmoz.

Igande goizean, berriz, Zarazpe Lakatuak taldeko mutilek ere Zarautzen kontra jokatuko dute. Oraingo honetan, irabaztearekin, sailkapenean aurrerapauso polita emango lukete gure mutilek.

Denei animo asko eta aupa Pulpo!