Creados taldeko mutilak Euskal ligako Final Fourrerako sailkatu dira

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko mai. 3a, 11:30

Asteburuan jokatutako beste bi partidatan ere emaitza onak eman dira

Larunbatean hasi zuten fasea Creadoseko kadete mutilek, astebete beranduago COVID-19a zela eta, Gasteizen eta Corazonistasen aurka. Partidu bizia eta gogorra izan zen, eta azkenean, gure mutilak gailendu ziren, arabarrak kanporatuz. Igandean, berriz, Deustuko kiroldegian Beltzagorri talde bizkaitarraren aurka aritu ziren. Partida hori gorabeheratsua izan zen, markagailuan estu ia bukaerara arte, eta azkenean, 28-31 irabazi zuten eta, lau punturekin, azken Final Four-ean sartu dira gure mutilak. Partidu bat jokatzeke dute oraindik, Zarautzen aurka izango dena, baina jada bi taldeak sailkatuta daudenez, ez du bereziko garrantzirik izango. Azken fase hori, Espainiako sektoreetarako bi edo hiru plaza emango dituena, maiatzaren 21, 22 eta 23ko asteburuan jokatuko da, oraindik zehaztu gabeko egoitza batean.

Nesketan, berriz, Trapaia Tabernako neskek ederki ekin diote bigarren faseari, Ereintzan kontra Errenterian irabazita. Ez da jokaleku erraza eta, beraz, meritu handiko garaipena da lortu dutena.

Lurraldeko mailan, aldiz, Kalari Tabernako nesken partida bertan behera geratu zen, aurkariak konfinatuta izan baitziren eta, hortaz, beste data bat bilatu beharko dute partida jokatzeko. Mutiletan, berriz, Zarazpe Lakatuak taldekoek meritu handiko berdinketa lortu zuten zarauztarren kontra. Partida ia osoa atzetik joan ziren, baina markagailua irauli zuten gero berdinketa lortu arte.

Zorionak Creados eta aupa Pulpo!