Erronka galanta bezain ilusionantea

Erabiltzailearen aurpegia

Creados taldeko kadete mutilek Euskadiko txalpelketako fasea jokatuko dute.

Creados taldeko kadete mutilak Euskal Ligako azken fasean sartu dira. Aurreko asteburuan jokatu behar zituzten partidak, baina konfinamendu kolektibo bat medio, asteburu honetan jokatuko dituzte, larunbatean goizez Gasteizen, eta igandean, berriz, Bilbon. Ilusioz gainezka doaz fasea jokatzera, eta zalegorik harmailetan izango ez den arren, herritarren babesa eta animoak beraiekin eramango dituzte. Asteburu honetako bi partidak erabakigarriak dira, Euskadiko Ligako azken Final Four-ean sartzeko eta, horrela, Espainiako sektoreetan sartzeko. Animo ba, mutilak!

Bestalde, beste hiru partida izango dira: Trapaia Taberna taldeko kadete neskek Ereintzaren kontra jokatuko dute, Errenterian. Bigarren faseari ekingo diote neskek, eta ilusioz daude kopa etxera ekartzeko. Ez dute bide erraza izango, baina zertarako gai diren askotan erakutsi dute.

Lurralde mailan, bi partida izango dira: Kalari tabernako kadete neskek zarauztarren kontra jokatu kodute, nahiz eta, azken ordura arte, partida jokatuko den edo ez zalantzan egongo den COVID-19a dela eta. Zarazpe Lakatuak taldeko kadete mutilek, berriz, Amenabar B taldearen aurka jokatuko dute, etxean. Partida hori streaming bidez jarraitu ahal izango da, Pulporen kanalean.

Jubenil eta senior kategoriako partidak, aldiz, datorren astean hasiko dira, bigarren faseari ekinez.

Aupa Pulpo!