Apirilak 17-18 asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko api. 18a, 21:55

Creados taldeko kadete mutilek Euskadiko sektorea jokatu dute Zarautzen.

Sei partida izan ditugu asteburuan, horietako bi etxean. Nabarmentzekoa, Labarra Taberna taldeko senior mutilek lortutako garaipena. Datorren astean, Saiekoren kontra jokatuko dituzte igoerako fasean egon ahal izateko dauzkaten aukerak. Jubenil mailan, Neumaticos Bayona taldeko mutilek lehen fasea bukatu dute Usurbilen kontra galduta. Orain bigarren fasearen antolaketaren zain daude, kopa jokatzeko.

Kadete mailan, Creados taldekoek aurre hartu diete Usurbilgoei, berdinketa lortu baitzuten hango zelaian. Datorren asteburuan Euskadiko fasea jokatuko dute Zarautzen, Gasteizko Corazonistas, Zarautz bera eta Bizkaiako Beltxagorri talderaren kontra, onenen fasean eta Espainiako sektorerako borrokan sartuta.

Lurraldeko kadete mailan, Zarazpe Lakatuak taldeko mutilek garaipen argia lortu dute Pasaian Donibane taldearen kontra, eta Kalari Tabernako neskek, ordea, ezin izan zuten Elgoibarren irabazi, Euskal Liga mailako taldearen kontra.

Aupa Pulpo!