Euskal Eskubaloi Federazioaren udako teknifikazioak Zumaian egingo dira

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko api. 15a, 19:03

Aurten herrialdeka egingo dira udako teknifikazioak, eta Gipuzkoako egoitza Zumaia izango da.

Pulpo Eskubaloi Klubaren eta Euskadiko Eskubaloi Federazioaren arteko hitzarmena dela eta, udako teknifikazioak Zumaian izango dira, Zumaiako Udalak ere babesa eman ondoren. 2005ean, 2006an, 2007an eta 2008an jaiotako neska-mutilek har dezakete parte.
 
Ordutegia goizekoa izango da, 09:00etatik 14:00etara arte, uztailaren 5etik 9ra, biak barne. Zumaian izanda, aukera polita izango da Zumaiako infantil eta kadete neska-mutilek parte hartzeko eta udan ere eskubaloiaz gozatzeko, Euskal Selekzioko entrenatzaileekin.
 
Apirilaren 25era arte dago aukera izena emateko.