Creados taldeko kadete mutilak Gipuzkoako txapeldunen faserako sailkatu dira

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko mar. 22a, 08:25

Aurrerapauso handia eman dute senior mailako bi taldeek ere.

Asteburu oparoa izan dugu Pulpon senior mailari eta kadete preferente mailari dagokionez. Jardunaldia ostiralean hasi zen Juanjo Larrañaga harategiko nesken garaipenarekin. Orain, Eibarren kontrako partidan jokatuko dute taldeko lehen plaza gure neskek partida garrantzitsuan. Larunbatean ere Labarra Taberna taldeko mutilek garaipena lortu zuten Zarautz zelaian, taldeko lehen hiruen artean sailkatzeko pausoa emanda.

Kadeteei dagokienez, goizean, Zarazpe taldeko mutilek ezin izan zuten garaipena eskuratu etxean Elgoibarren kontra, lehia estu baten ondoren. Arratsaldean, berriz, Creados taldeko mutilen taldeak Gasteizen zuen partida garrantzitsua. Irabazi, enpatatu edo hirugatik galduta ere, bigarren faseko txartela lortu zezaketen, eta ez zuten hutsik egin. 41-45 bukatu zuten erotzeko moduko erritmoa izan zuen partida. Garaipen honekin, lau Gipuzkoa-Arabar honenen faserako sailkatu dira. Zorionak gure mutilei!

Atzo, igandea, bi partida izan genituen. Alde batetik, kadete mailako Kalari tabernako neskek etxean galdu zuten Ordiziarren kontra, ondo defenditu arren. Bestetik, Edu Optikako jubenil neskek partida zaila zuten Irunen, Bidasoaren kontra, eta ezin izan zuten garaipena ekarri, nahiz eta itxura ona eman.

Aupa Pulpo!