Asteburu honetan ere, denetariko emaitzak Pulpoko taldeentzako

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko ots. 28a, 19:04
Labarra taldeak bere lehen garaipena lortu du
Labarra Taberna senior mutilen taldeak, bere lehen garaipena eskuratu du, partidaren azken unean. Emozioz betetako partida izan da, eta denbora guztian estu estu goi ta behe ibili dira gure mutilak, eta azkenean lehen garaipena eskuratu dute, gol batez irabazita Donostiako Saieko taldeari.
Neumaticos Bayonako Jubenil mutilak ere, beste garaipen bat lortu dute, kasu hontan Gasteizen, Corazonistas taldearen aurka, hamar goleko errentaz eta maila ona emanez.
Kadeteetan berriz emaitza gazi-gezak: preferenteko bi taldeak, irteera oso zailak zituzten, Creadoseko mutilak Zarautzera eta Trapaiako neskak Oriora. Biak galdu dituzte beraien neurketak, pasatako asteko emaitza onei segida onik eman ezin izan zutelarik.
Territorial mailako bi kadete taldeak debutatu egin zuten aurtengo denboraldian: Zarazpe lakatuak mutilen taldeak, garaipen garbia lortu zuten Ordizian, itxura ona emanez gainera. Kalari tabernako neskak, berdindu egin zuten etxeko partidan, Eibarren kontra. Partidan zehar gainera, konexio arazoak izan zirela eta, streaminga ezin izan zen ikusi.
Jubenil eta senior nesken taldeak, atsedena izan zuten asteburu honetan.
Aupa Pulpo!