Denetariko emaitzak Pulpoko taldeentzat asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia

Kadete taldeek garaipen argiak lortu zituzten beraien neurketetan.

Senior mailako bi taldeek, ezin izan zuten garaipenik lortu Eibarren kontrako partidetan. Labarra Taberna mutilen taldea, lehen zatian partidari eustea lortu zuen arren, bigarren zatian entrenamendu faltaren zama igerri zuten, entrenatzen aspaldi dabilen Eibarren taldearen kontra.

Juanjo Larrañaga senior neskak berriz, oso leiha estua jokatu zuten Eibar taldearen kontra Lubakin, baina azkenean ezin izan zuten garaipena lortu.

Edu Optikako jubenil neskak, partida gogorra jokatu zuten Ermuan, eta galdu arren, itxura ona ematea lortu zuten.

Kadete mailan, bai Trapaia taberna taldeko neskak eta bai Creados taldeko mutilak, garaipen argiak lortu zituzten Bera-Bera eta Tolosako taldeen aurkako norgehiagoetan.

Datorren astean, jubenil mutilen Neumaticos Bayona ere martxan jartzea espero da, eta kadete territorialak ere.

Aupa Pulpo!