Pulpo eskubaloiak bazkideentzako informazio zerbitzu zuzena eratu du

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2021ko ots. 7a, 22:23

WhatsApp bidez lehenengoak izango dira kartelera, emaitzak, berriak eta bestelako informazioa jasotzen.

Pulpoko bazkide diren guztiak, aste honetatik, informazio zerbitzu zuzena izango dute. Zuzenean jasoko dute WhatsApp bidez klubaren inguruko berriak, partiden egutegi eta ordutegiak, streaming-aren informazioa, berriak eta bestelako informazioa. Era honetan, klubak batzarrean hartutako konpromisoari heldu dio: bazkide eta klubaren lotura indartu.

Hartaka, batzarretan parte hartzeaz gain eta klubaren ildo nagusien inguruan hitza eta erabakia izateaz gain, informazioa ere zuzena eta era lehenetsian izago dute.

Aste honetan bertan jarri da martxan eta galdetutako bazkideek oso balorazio positiboa egin dute zerbitzuaz.

Beraz, irakurle, bazkidea ez bazara oraindik, animatu zaitez, urtean 30€ baino ez dira, eta zurekin urrunago iritsiko gara.

Bazkidetza web orriaren bidez (www.pulpo.eus) edo emailez egin daiteke (pulpo@pulpo.eus).