Euskaraldia 2020

Bost arigune izango ditu Pulpok

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2020ko aza. 20a, 09:11

Ez dadila izan 15 eguneko kontua.

Bost arigune sortu ditu Pulpo Eskubaloi Taldeak Euskaraldiaren ekimenean:

  • Edu Optika neska jubenilen taldea
  • Juanjo Larrañaga Harategia neska seniorren taldea
  • Labarra Taberna senior mutilen taldea
  • Neumaticos Bayona jubenil mutilen taldea
  • PULPO EK-ko Zuzendaritza Taldea

Ekimena ilusioz hartu da Pulpo Eskubaloi Taldearen baitan, eta euskararen aldeko apostua eginen duelarik, bultzada polita izan daitekela aurreikusten dute Zuzendaritzatik. Web orria, barne komunikazioak eta bestelakoak euskaraz egiten diren eran, "euskara beraren eguneroko erabilera bermatuta izan behar dugu eta horretan gaude lanean", diote Zuzendaritzako kideek. Olatu ona izan daiteke Euskaraldia, baina ez dadila hamabost eguneko kontua izatearen helburuarekin ari gara lanean.