Pulporen agiria COVID egoearen aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2020ko urr. 23a, 18:40

Azken egunetan Zumaiak izan duen bilakaeraren aurrean, Pulpok honakoa adierazi nahi du.

Pulpokide agurgarriak,
 
Zumaian dagoen egoera ikusita eta Federazio, Aldundi eta Jaurlaritzaren irizpideak jarraituz, Pulpo Eskubaloi Taldeak honakoa adierazi nahi du:
 
- Alebin eta infantilen entrenamenduak bertan behera geratuko dira herriaren egoera aldatu arte.
 
- Klubeko 13 eta 40 urte arteko kide guztiei, jokalari nahiz teknikariei, PCR probetan parte hartzera animatu nahi diegu, egoerari buelta ematen lagunduko dionaren esperantzaz.
 
- Datorren asteko astelehenetik ostegunera arteko (biak barne) kategoria guztietako taldeen entrenamenduak bertan behera geratuko dira. Ostiralean berrekingo diegu, egoerak eskatzen duen bezala.
 
- Klubak beti jarriko du bere partaideen osasuna beste edozeren gainetik eta, beraz, erabakiak beti ildo horren baitan hartuko dira.
 
Azkenik animo denoi, egoera hau denon artean gaindituko dugu. Aupa Pulpo!