Asteburu honetan jartzen dira martxan eskubaloiko ligak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2020ko urr. 16a, 13:36

Jubenil mutilen Neumaticos Bayona taldeak Egian jokatuko duen partidaarekin ekingo zaio aurtengo denboraldiari.

Zortzi hilabete joan dira azken partidu ofiziala ikusteko aukera izan genuenetik. Zortzi hilabete ere publikoa gure harmailetan eseri zen azken alditik. COVIDa dela eta, bertan behera geratu ziren lehiaketa guztiak, eta orain zortzi hilabete beranduago, liga ofizialak martxan jarriko dira, baina ez betiko eran eta ez kategoria guztietan.

Aste honetan jubenil mutilen Neumaticos Bayona taldeak ekingo dio denboraldiari, Egiako Kiroldegian. Datorren astean jubenil neskak, kadete neska-mutilakl eta senior neska-mutilak ere martxan jarriko dira. Hamabostero behin jokatuko dute taldeak, behintzat urtarrila arte, tartekatuz nesken eta mutilen jardunaldiak.

Partidekin batera ere zaletuak bueltatuko dira harmailetara. Hau datorren astetik aurrera Pulpoko taldeak etxean partida ofizialak jokatuko duten partidetan era mugatu eta kontrolatu batean egingo da. Datorren astean, Klubak Udala eta Federazioarekin lortutako akordioaren zehaztasunak azalduko ditu, eta zaletu bezala joateko baldintzak ere. Adi beraz, Pulpotik etorriko diren azalpenei. Bitartean streaming-arekin ere jarraituko duela adierazi du klubak.

Zortzi hilabete joan dira, 240 egun inguru, baina azkenik bueltan gara. Baloia martxan jarriko da, eta zaletuak musukoaren atzetik bada ere, eztarriak berotzen hasi dira.

Bueltan gara, aupa Pulpo!