Larunbata partidaz josia Pulpoko streaming kanalean

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2020ko urr. 2a, 13:46

Juanjo Larrañaga, Labarra taberna, Zarazpe Lakatuak eta Creados Pulpo taldeen partidak zuzenean emango dira

Larunbateko eguraldi txarraren iragarpenaren aurrean eta gradak oraindik itxita daudelarik, Pulpo taldeak eskubaloia gerturatu nahi die zaleei, streaming bidez hainbat partida zuzenean emanez: Goizeko 10etan JUANJO LARRAÑAGA PULPOko senior neskak Errenteriko Ereintza taldearen kontra jolastuko dute. Ondoren, 12 tan, LABARRA TABERNA PULPO senior mutilak Bergarako taldearen kontra jolastuko dute, hau ere Zumaian. Bazkalostean beste bi partida izango dira. Arratsaldeko 4retan Kadete mutilen mailako ZARAZPE PULPO taldeak bere lehen partida jokatuko du, Elgoibarren kontra; eta azkenik, arratsaldeko 18tan, Kadete mutilen Euskal LIga mailako CREADOS PULPO taldeak ELGOIBARren kontra ere izango du partida.
Partida guztiak dohan ikusiko ahalko dira Pulpoko Youtubeko kanalaren bidez. Pulpo Eskubaloitik, zaletuak animatu eta kanalean izena ematera animatu nahi ditu, berri eta iragarpen guztiak zuzenean jasotzeko.
Aupa Pulpo!