Pulpo Eskubaloiak pasa den asteburuan jokatutako partiduen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2020ko ots. 5a, 08:27
Pulpo Eskubaloiaren taldeek pasa den asteburuan jokatutako partidek 6 garaipen, berdinketa bat eta 9  porrot utzi zituzten.
Jubenil mailako mutilek Euskal Ligan jarraituko dute Andoainen jokatutako promozio faseko hiru partidak irabazi ondoren. Jubenil neskek tamalez, ez dute lortu Euskal Ligara sailkatzea, Urnietan jokatutako fasean partida guztiak galduta.

Kadete mailan berriz, neskek berdinketarekin ekin diote Euskal Ligako bigarren faseari eta mutilek galdu egin dute lehen partida.
 
Aipatu azkenik, seniorren bi taldeak, gizonezkoak zein emakumezkoak garaipenaren bidera itzuli direla asteburuan jokatutako partidak irabazita.