Pulpo Eskubaloiak pasa den asteburuan jokatutako partiduen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2020ko urt. 29a, 21:00
Pulpo Eskubaloiaren taldeek pasa den asteburuan jokatutako partidek 5 garaipen, berdinketa bat eta 8  porrot utzi zituzten.
Asteburu eskasa izan zen aurrekoa Pulpo Eskubaloiarentzat oro har. Senior mailako bi taldeek, emakumezkoek zein gizonezkoek galdu egin zuten. Jubenil mailako mutilek ere ezin izan zioten Elgoibarri irabazi  eta Euskal Ligan jarraitzeko promozioa jokatu beharko dute asteburuan. Deba den, klub bezala Euskal Ligan mantentzea lortu dute Pulpoko mutilek. 

Neska Jubenilek ere Euskal Ligan aritzeko promozio hori asteburuan jokatuko dute asteburuan. Dagoeneko sailkatu direnak bestalde, Kadete nesken Edu Optika taldea da.

Aipatu azkenik, 2007an jaiotako infantil neskek euren partidak irabazten hasi dutela bigarren fasea.