Pulpo Eskubaloiak pasa den asteburuan jokatutako partiduen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2020ko urt. 23a, 18:14
Pulpo Eskubaloiaren taldeek pasa den asteburuan jokatutako partidek 11 garaipen, berdinketa bat eta 5  porrot utzi zituzten.
Pulpo Eskubaloiak asteburuan erdietsitako emaitzen artean badira nabarmentzekoak direnak. Alde batetik, Kadete mailako enakumezkoen Edu Optika taldeak lortutako garaipena. Aloña Mendiri irabazi ondoren Gipuzkoako txapeldun izendatu dira.

Jubenil mailako neskek ere garaipen garrantzitsua lortu zuten Eibarren aurka. Euren multzoko sailkapenean lider dira orain jardunaldi balarraren faltan. Bigarrena den Urnietarekin berdinduta daude, hori bai, eta bi taldeak elkarren aurka arituko dira asteburu honetan jokatuko den azken jardunaldian. Urnietan jokatuko da norgehiagoka hori larunbat arratsaldean.

Emaitza kaskarragoak utzi zituzten Jubenil mailako mutilek eta senior gizonekoek. Gazteek Euskal Ligako azken sailkatuaren aurka berdindu zuten etxean eta sailkapenean bosgarrenak dira orain. Azken jardunaldian baino ez da falta Esukal Ligako lehen fasea amaitzeko ordea, eta bigarren fasera sailkatzea ez dute ziurtatuta.

Senior gizonezkoek azkenik, Usurbilen aurka galdu zuten etxean.  Euren ligako bigarren sailkatua. Pulpok puntu bakarrera jartzeko aukera zuen eta 5 pintura dago orain hirugarren postuan. Asteburuan líderra den Legazpiren aurka jokatuko du etxetik kanpo.