Pulpo Eskubaloiak asteburuan jokatuko dituen partiden ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2020ko urt. 16a, 19:31

19 hitzordu ditu Pulpo Eskubaloiak asteburuan. 10 partida Lubaki polikiroldegian jokatuko ditu eta horien artean 3 garrantzia handikoak dira.

Asteburu konpletoa izango dugu asteburuan Lubakin. Pulpoko senior mutilen taldeak ligako lehen itzulia amaituko du. Une honetan hirugarrena da sailkapenean eta bigarrena den Usurbilen aurka jokatuko du larunbatean 16:15etan. Garaipena lortuta puntu bakarrera kokatuko dira zumaiarrak.

Jubenil mailako nesken taldea berriz, bigarrena da sailkapenean. Baina liderra den Eibarren puntu kopuru bera du, izan ere, berdinduta daude sailkapeneko lehen lau taldeak. Pulpoko jubenil neskek Eibarren aurka jokatuko dute hain zuzen. Azken aurreko jardunaldiari dagokion partida izango da eta igandean 13:00ean jokatuko da.

Kadete mailako nesken Edu Optika taldeak larunbatean 12:30etan Aloña Mendiren aurka izango duen neurketa nabarmendu nahiko genuke azkenik. Zumaiarrek irabaziko balute Gipuzkoako Territorial mailako txapeldunak izango lirateke eta Euskal Ligara sailkatzea lortuko lukete.

Gerturatu zaitez Lubakira Pulopoko taldeak animatzera!